XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

... bere ahaide eta edekana, Andrés Ibarra kapitaina, eskuin besoa elbarritua zuena bi urte lehenago irailaren 25eko asaltuan pairatu zuen sable-ebakidura batengatik, eta José de la Cruz Paredes koronela, independentziako kanpaina ugaritan frogatua.

Ohorezko goardia venezuelatar multzoko hoberenen artean hautaturiko ehun husare eta granadarik eratzen zuten.

José Palaciosek arta berezia zuen Peru garaian gerra-bilkin gisa hartuak izan ziren bi txakurrekin.

Ederrak eta kementsuak ziren eta Santa Feko gobernu-etxearen gaueko zaindari izanak ziren harik eta beraien bi lagun labanaz hilak izan ziren arte atentatuaren gauean.

Limatik Quitora, Quitotik Santa Fera, Santa Fetik Caracasera, eta berriz ere atzera Quito eta Guayaquilerako bidaia amaigabeetan, bi txakurrek zama zaindu izan zuten mando sailarekin batera ibiliz.

Santa Fetik Cartagenarako azken bidaian gauza bera egin zuten, nahiz eta orduan zama ez izan hainbestekoa, eta tropak jagonik zegoen.

Jenerala umore txarrean egunargiratu zen Facatativán, baina hobetuz joan zen muino uhintsuetako zidor batetik ordekan behera jaisten, eta klima bigunduz eta argia lausotuz zihoazen heinean.

Behin baino gehiagotan gonbidatu zuten atsedena hartzera, haren gorputzaren egoeraz kezkaturik, baina berak nahiago izan zuen bazkaldu gabe jarraitzea lur beroraino.

Zaldi-pausoa pentsatzeko aproposa zela esaten zuen, eta gau eta egun bidaiatzen zuen behin baino gehiagotan zamaria aldatuz leher ez eragiteko.

Zaldiketari zaharren zango trankatxak zituen eta ezproinak aldean dituztela lo egiten dutenen ibilera, eta uzkiaren inguruan maskor lakar bat sortu zitzaion bizarginpenka baten gisakoa Burnipurdi izengoiti ohoragarria merezi izan ziona.